martes, 24 de abril de 2007

Liburuaren eguna zela eta...


“Bazen behin zirkoa” ikuskizun zirkokomikoa ikusten eta liburuaren eguna ospatzen 55 ume eta horren ume ez garenak batu ginen Torrebillelako areto nagusian.

Loretsu eta Bolintxe ikuskizun bat egiteko prest agertu ziren. Ikusleak agurtu, Zirika zirkus rock and rolla dantzatu eta bapatean... altxor bat aurkitu zuten: milaka liburu...
Irakurtzeak duen garrantzia eta ze dibertigarria eta aberasgarria den erakutsi ziguten.

Eta Bolintxe fakirra laguntzen Mungiako Danelek irten behar izan zuen, eta Loretsu funambulista laguntzen, berriz Mungiako Lide irten zuen.

Malabareak, akrobaziak eta kantu berriak egin zituzten eta benetan ondo pasatu genuen liburuaren egunean.
Bertan dituzue zenbait argazki!




lunes, 23 de abril de 2007

Liburuaren Nazioarteko eguna 2007


Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko eguna 2007Aldundiak Bizkaian liburuaren eguna ospatuko du, euskal autoreen 25.000 kontaketa doan banatuko ditu
Informazioa gehiago
Día mundial del libro y del derecho de autor 23 de abril de 2007
UNESCO

lunes, 16 de abril de 2007

Topaketak: "Gazteak eta informazioa"


Sistemas integrados de gestión bibliotecaria para jóvenes "hiperconectados"
Titulu honenpean aukeztu zuen Barbara Muñozek joan den otsailaren 16 bere hitzaldia Euskalduna Jauregian izandako jardunaldien barruan. Liburutegiak eta gazteak uztartzen dituen ausnaketa sakona
Bertan DESKARGATU dezakezue hitzaldia

jueves, 12 de abril de 2007

Berriak

UEUk "Buruxkak" unibertsitate mailako liburutegi digitala aurkeztuko du ostegunean Bilbon
BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) "Buruxkak" unibertsitate mailako liburutegi digitala aurkeztuko du datorren ostegunean, Bilboko bere egoitzan.
UEUren iturrien arabera, egitasmo honen helburua unibertsitate mailako materiala erabiltzaileen esku jartzea da, batez ere unibertsitario euskaldunen eskura, ikertu, ikasi zein kontsultatzeko. Doako zerbitzua da eta gisa honetako lehen liburutegia bihurtuko da.
"Buruxkak" egitasmoaren aurkezpena UEUko Bilboko bulegoan izango da, goizeko 11,00etan hasita, eta bertan izango dira Lore Erriondo UEUko zuzendaria eta Xabier Isasi UEUko Argitalpen arduraduna.