jueves, 23 de febrero de 2012

Liburu azoka mungia / Fería del libro

ERAKUSKETA AZOKAN - EUSKAL PIZKUNDEA:
Aurten hirurogeita hamabost urte betetzen dira Aitzol fusilatu zutela, baina tirohotsek ezin dute estali hark eta haren belaunaldiak protagonizatu zuten Pizkundearen bizi-poza. Bizi-poz hura da gogora ekarri nahi duguna. Euskarari, euskal kulturari eta arteari oro har sekulako bultzada eman zion oparoaldi hura dugu ospakizun. Motibo ugari ditugu gaurko lorpenak ispilu hartan begiratzeko, Pizkunde hura posible egin zuten gizon-emakume haiek gogora ekarri eta haiekin dugun zorra manifestatzeko: Aitzol eta Lizardi, Lauaxeta eta Antonio Maria Labaien, Doroteo Ziaurriz eta Ixaka Lopez Mendizabal, Juana Mendizabal eta Elbira Zipitria, Jautarkol eta Orixe, Pio Montoia, Julene Azpeitia eta Errose Bustintza…
Euskarari prestigioa eman. Euskararen irakaskuntzaren oinarriak jarri. Ahozko literatura duindu. Literatura idatzia bide berrien arrastoan abiarazi eta noranahikoa egin. Antzerkia dinamizatu. Prentsa sortu eta suspertu. Dantza berritu, dantza modernoarekin joan-etorrian. Garaiko korronteen araberako musika bultzatu, eta musika tradizionala ikertu, baliatu, ezagutarazi. Arte plastikoak abangoardiarekin lotu, diziplina artistikoak elkarrekin harremanetan jarri… Euskarak ordu arte inoiz ezagutu zuen mugimendu kultural bizi eraginkorrena protagonizatu zuten Pizkundeko gizonemakume haiek: Loramendi, Uzturre, Lupe eta Tere Urkiola, Pilar Sansisenea; Jesus Elosegi, Xabier de Landaburu, Teodoro Hernandorena, Jon Zabalo "Txiki”, Joseba Zubimendi, Seber Altube…

OTSAILAK 24 OSTIRALA:
19.30etan, Mugire Txokoan, Miren Agur Meaberen poesia musikatua.
Lauaxetari poema eskaintza.

PARTEHARTZAILEAK:
Mungiako Udala, Kirikiño Liburudenda, Abarka, Elkar Argitaletxea, Iñaki Liburudenda, Urretxindorra Liburudenda, Herriak, Txertoa Argitaletxea, Zabaltzen, Txalaparta Argitaletxea, Ttarttalo Argitaletxea, Erein Argitaletxea, J.C. Irizar Argitaletxea, Bipilki Liburudenda, Elkar Diskoak.