martes, 24 de abril de 2007

Liburuaren eguna zela eta...


“Bazen behin zirkoa” ikuskizun zirkokomikoa ikusten eta liburuaren eguna ospatzen 55 ume eta horren ume ez garenak batu ginen Torrebillelako areto nagusian.

Loretsu eta Bolintxe ikuskizun bat egiteko prest agertu ziren. Ikusleak agurtu, Zirika zirkus rock and rolla dantzatu eta bapatean... altxor bat aurkitu zuten: milaka liburu...
Irakurtzeak duen garrantzia eta ze dibertigarria eta aberasgarria den erakutsi ziguten.

Eta Bolintxe fakirra laguntzen Mungiako Danelek irten behar izan zuen, eta Loretsu funambulista laguntzen, berriz Mungiako Lide irten zuen.

Malabareak, akrobaziak eta kantu berriak egin zituzten eta benetan ondo pasatu genuen liburuaren egunean.
Bertan dituzue zenbait argazki!




0 Comments:

Post a Comment