jueves, 17 de mayo de 2007

Letren Lehiotik Aretoa

Bentades Ikastetxeko DLHko lehen eta bigarren mailako ikasleak “Trik eta truk trinko trikoa“ berba-jokoa esanda sartu ziren Letren Lehiotik aretora eta ordu betean ibili ziren bertan letrekin jolasean.
Alfabetoko letra guztiak armairuan zain zeuzkaten jolasteko, abesteko. Erruleta baten orratzen bidez egin ziren ekintzak. Erruleta horrek markatzen zuen zein ekintza egin une bakoitzean. Erruleta zein koloretan gelditzen zen, kolore horri zegozkion ekintzak egiten ziren, adibidez, zurian geldituz gero guztiok ginen Kakamordo, laranjan, berriz, “Maria goikoa eta Maria behekoa” antzeztu behar genuen, eta gorrian “Aldapeko sagarraren adarraren....” abestu, gero arrosa, berdea, urdina, grisa… eta berriro “Trik eta truk trinko trikoa” esanda irten ziren aretotik.

0 Comments:

Post a Comment